Gipuzkoako Janari Bankurako janari bilketa egingo da ostiralean eta larunbatean

Baleike 2014ko aza. 27a, 09:03

Krisiaren eraginez, gero eta pertsona eta familia gehiago dira Janari bankoez baliatzen direnak etxeetara janaria eramateko. Ondorioz, beharrei aurre egiteko, Gipuzkoako Janari Bankuak kanpaina bat jarri du abian janaria biltzeko. Bilketa hau azaroaren 28 eta 29an (ostirala eta larunbata) egingo da. Zumaian Alai poligonoko Eroskin egingo da, 9:00etatik 21:00etara. Janari bankutik zumaiar denei gonbitea luzatzen zaie beren eskuzabaltasunarekin laguntzera.