Jostailuen erakusketa egingo da asteburuan Ludotekan

Baleike 2014ko aza. 26a, 09:58

Asteburu honetan jostailu erakusketa egingo da Ludotekan. Gabonen aitzakian merkatuan dauden jostailuak ikusi eta probatzeko aukera izango dute heldu eta haurrek. Bertan erosketa arduratsua bultzatzeaz gain jolaserako gunea sortu nahi da. Haurrak gurasoen laguntzaz erakusketa bisitatzeko aukera izango dute, ez da ludoteka zerbitzua izango. Azaroaren 29an eta 30ean izango da erakusketa, 17:00etatik 20:00etara Ludotekan bertan.