Zumaiako Eguneko zentroakhamar urte bete ditu, eta bertan parte hartzen duten zumaiarrek orain dela egun batzuk ospatu zuten egun berezia.
Hamaiketako goxoa egin zuten musika animatuarekin lagunduta. Dantzan, kantuan eta irrifartsu ospatu zuten eguneko zentroko kide guztiek.
Zenbait plaza libre
Eguneko Zentroa egunero zabalik egoten da Branka eraikinean. Astegunetan 17 lagun elkartu ohi dira, baina badute oraindik ere lekua lagun gehiagorentzat, gaur egun, 20 plaza baititu Eguneko Zentroak. Asteburuetan, berriz, 8 lagun elkartu ohi dira, eta horiekin eguna elkarbanatu nahi dutenentzat ere badago lekua, 12 plaza baititu.
Eguneko zentroaren inguruko zein adineko pertsonentzako zerbitzuen informazioa eta aholkularitza jaso nahi duenak, Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara jo dezake, Branka eraikinean.