'Indarkeria matxista gazteen artean' tailerra egingo da ostegunean

Baleike 2014ko aza. 18a, 10:30

Indarkeria matxistaren aurkako eguna da azaroaren 25a, eta data horren harira egitaraua prestatu du Udalak. Ostegunean, azaroaren 20an, gazteen artean gertatzen den indarkeria matxistari buruzko tailerra emango du Josebe Iturriozek.

Tailerra: Indarkeria matxista gazteen artean

Non: Alondegian

Eguna: Azaroak 20, osteguna

Ordua: 18:30ean

Nori zuzendua: Adin guztietako zumaiarrei: Gazteak eta helduak, gurasoak... Gaiarekiko interes edo kezka berezia duten pertsonak.

Hizkuntza: Elebiduna.

Josebe Iturrioz filosofian lizentziaduna da eta berdintasun teknikaria.

"Oraindik asko daukagu ikasteko, baina argi duguna da: indarkeria horren jatorrian matxismoa dagoela, hau da, boterea"

"Tamalez, askotan hitz egiten dugu indarkeriari buruz. Gehien harritzen nauena, gaia lantzeko era da. Gure gizartean indarkeria edonon dago. Albistegiak ikustea besterik ez dago hori baieztatzeko. Askotan ere, indarkeria ikuskizunen parte da, telebistan, filmetan, edo kontatzen ditugun txisteetan agertzen da lasai asko. Izugarrizko garrantzia ematen diogu, eta aldi berean, arintasun osoz tratatzen dugu.

Oso garrantzitsua da ulertzea zeintzuk diren indarkeria matxista horren jatorriak eta helburuak. Urteak eta mendeak daramatzagu gaia jorratzen eta ikertzen. Oraindik asko daukagu ikasteko, baina, argi duguna da: indarkeria horren jatorrian matxismoa da- goela, hau da, boterea. Indarkeria horren helburua gizartea modu jakin batean mantentzea da".

Tailerraz gain, bi ekitaldi hauek antolatu dira:

Azaroak 25

11:00etan, Zumaiako ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen giza katea herrian zehar.

19:00etan indarkeria matxistaren aurkako kontzentrazioa, magnoliopean.

Abenduak 5

19:00etan, Etzak lo hartu antzerki foruma Zumaiako Gaztegunean.