Azken asteotan Eroski zaharra zegoen eraikina husten aritu dira beharginak, eta aste honetan eraiste lanak egingo dituzte. Gaur, hilak 11, hasiko dira teilatutik, baina eraiste lan handiena ostegunean, hilaren 13an egingo dute. Hori dela eta, ostegunean eta ostiralean, gutxienez, goizeko 9:00etatik 18:00ak ingurura arte Angeles Sorazu kaletik igotzen diren autoak, Olazabal idazkaria kaletik desbideratuko dira. Alde Zaharrera karga eta deskarga lanak egitera etorri ohi diren kamioiak, berriz, goizeko 9:00ak aurretik edota 18:00etatik aurrera pasatu beharko dute.