Aniztasuna saretzeko World kafea ostiralean, 18:00etan

Baleike 2014ko urr. 29a, 10:49

Identitate aniztasunaren inguruan taldekako bilerak egin ondoren, ostiralean World Kafea egingo da Alondegiako plazan, 18:00etan.Jatorri, kultura eta identitate ezberdinen arteko sarea osatu eta Zumaia aberasteko prozesua abian du Zumaiako Udalak. Zumaiarron aberastasunetako bat da aniztasuna, eta hori lantzeko hainbat bilera egin dira urrian. Hezkuntza, kirola, kultura, aisialdia eta gizarte arloko eragileekin egin dira bilera ezberdinak, besteak beste. Bilera horietan herriko eragile ugarik hartu dute parte, eta oso ondo joan dira.

Ostiralerako (urriak 31), ordea, World Kafea antolatu da. World Kafe horren helburua da, orain artean bileretan arloka hitz egindako gai, iritzi eta eztabaidak zabaltzea; ikuspegiak elkarbanatzea, elkar ezagutzea, elkar eragitea eta elkar aberastea, alegia. HItzordua irekia da, edozein herritarrek har dezake parte. 18:00etan hasiko da Alondegiko plazan, eta haurtzaindegi zerbitzua ere izango da bertan.