Hondakinak biltzeko sistema berria dela eta EAJ-PNVk egindako kritikei erantzun die Udal Gobernuak. Hemen oharra:
2014ko apirilaren 4an, Montse Aranak EAJren izenean hondakinen mahaiak adostutako sistema "lehenbailehen ezartzeko" eskatzen zuen. Hemen irakur dezakezuen orduan kaleratu zuen oharra.
Orain, berriz, ez dago konforme sistema martxan jartzear dagoelako. Horrekin lotuta, ez da egia bideragarritasun planik egin ez denik, Mankomunitatean egin direlako horrelako planak, sisteman aldaketa posible ezberdinak kontutan hartuta. Horregatik atzeratu da sistema berriaren ezarpena nahi baino gehiago, besteak beste. Hori EAJk badaki, baita hondakinen mahaiko gainontzeko partaideek ere.
Udal Gobernua adostutako betetzen ari da, eta ez du eztabaida antzuetan sartzeko asmorik.
Argi dago batzuek gai honekin eztabaida gaiztotzea nahi dutela, botoak irabazteko. Horretarako gai dira gauza bat eta ondoren aurkakoa esateko.
Horren aurrean, ez dugu eztabaida alderdikoietan sartzeko asmorik: adostasun batetara heldu ginen eta adostasun hori betetzea da Udalaren asmoa. Horretan ari gara, eta horretan jarraituko dugu.