Hondakinak biltzeko sistema berriari txosten tekniko-finantzarioa falta zaiola kritikatu du EAJk

Baleike 2014ko urr. 22a, 09:11

“Dakigun bakarra da zenbait edukiontzik txipa izango dutela edozein unetan erabiltzaileak kontrolatzeko” Montse Arana bozeramaleak, prentsara bidalitako oharrean. Hemen irakur dezakezue oharra:

Aste bukaera honetan, hondakinak biltzeko “hobetutako sistema” bat 2014aren amaierako Zumaian jarriko den iragarkiaren ondoren, EAJ-PNVren udal taldeak adierazi du Bilduko ordezkariek aurkeztutako sistemak ez duela ez oinarri teknikorik eta ezta ere finantzariorik, alkateak berak aitortu zigun eta guztiok entzun genion bezala Hondakin Mahaiak egindako azken bileran.

Bozeramaile jeltzalea den Montse Aranak honokoa adierazi du: “sistema gehiago dago intentzio eta gauza orokorren fasean egitasmo zehatz batean baino. Dakigun bakarra da zenbait edukiontzik txipa edukitzea nahi dutela edozein unetan erabiltzaileak kontrolatzeko baina konkretatu gabe nola izango den kontrol hori”. ”

“Boluntarismo hutsa” dela esan du Zumaian, urtea amaitu aurretik ezartzeko agertu duten asmoa. “Denbora guzti honetan ez dute mankomunitateko teknikariek abalatutako eta sinatutako inolako txostenik aurkeztu non agertzen diren datuak, edukiontzi berriak erostea suposatuko zukeen kostuak edo zein erakundeek hartuko duen bere gain gastu hauek. Ez informatzeagatik ez dute esan ere egin nork ordainduko duen sistema berri hau ezartzea eta ezta ere bere mantenuak zer kostu izango duen. Agian mankomunitate berak ordaintzea pentsatzen du Urtetako zabortegia itxi eta mantentzeko dagoen diru partida erabiliz edota zuzenean zumaiarrok ordaindu behako al dugu 2015ko aurrekontuen bidez? galdetu du Aranak.

Horrela, bozeramaileak gogoratu du: “Hondakinen Mahaiko akordioa sinatu zenetik “EAJ-PNVk beti eskatu du edozein bilketa sistema erabaki aurretik teknikariek egindako bideragarritasunezko txostena behar da eta gaur da eguna txosten hori zumaiarren udal ordezkariei aurkeztu gabe jarraitzen duena. Hondakinen Mahaiari ere ez zaio aurkeztu, eta Urola Kostako mankomunitateko udal ordezkariek ere ez daukate plangintza hori. Uste dugu denbora guzti hau igaro eta gero idatzirik gabe dagoela”.

Ildo honetan aipatu du gobernu taldeak hondakinen kudeaketan daraman norabide ezaren atal berri bat dela eta segidakoa azpimarratu du: “Orain bi urte Zumaiako alkateak baieztatu zuen gure herriak atez atekoa izango zuela. Gero, eta herritarren aurkako mugimendua medio, jarraitu du, zuzendu behar izan zuen eta orain baita ere hedabideak bitarteko jakin dugu dagokion txostenik gabeko ´hobetutako sistemaren aldeko apustua egiten duela. Gutxi balitz, Agirrezabalaga berak aitortu digu sistema hau inon ez dagoela eta ez dakitela nolako emaitzak izaten duen. Beraz, funtzionatuko duen zer berme daude? galdetu du.

Azkenik esan du mankomunitateko teknikoek darabilten kronogramaren arabera, eta kasu onenean, 2015 iraila izango dela hau ezartzerako beti ere legezko tramiteak betez. Beraz, 2014ko urtea amaitu aurretik abian jartzea pentsatzen dutela iragartzea ez da ez errealista, serioa eta sostengarria”. “Eta bitartean, bi urte hauetan hondakinak ez sortzeko eta sortzen duguna birziklatzeko beharraren kontzientziazio kanpainarik ez da gauzatu”.