Harremanetan gerta daitezkeen zailtasunei aurre egiteko, harremanak izateko zailtasunak gainditzeko, zeloak, ligatzeko zailtasunak, edota arazo afektiboak lantzeko eta gainditzeko aholkuak eta estrategiak eskaintzen dira, besteak beste, udal sexologia zerbitzuan, Olatz Berastegi terapeutaren eskutik.
Olatz Berastegi Sistemia eta gestal terapeuta da zerbitzuaren arduraduna. Sistemiko eta gestal terapeuta da, Berastegiren ustez, sexologia bezalako zerbitzuek bilakaera bat behar izaten dute leku guztietan: “Sexologia zerbitzua oraindik orain sexu harreman genitalekin lotzen du gure gizarteak. Gure asmoa, zerbitzu honen bidez beste hainbat kontu ere landu daitekeela zabaltzea da. Harremanetan sor daitezkeen arazo edo zailtasunen aurrean kokatu, pentsatu eta aterabidea bilatzeko tresnak ere ematen dira zerbitzu honen bidez”, azaldu du. Maitane Agirre Berdintasun zinegotziak, besteak beste, “harreman onen alde indarra egin nahi dugu, eta harreman on horiek lortzeko aholkuraritza eskaintzen du sexologia zerbitzuak”.
Edonork arazoak edo zailtasunak bizitzako etaparen batean, harremanen batean, edo harremanak izaterako garaian, autoestima dela kasu... Horiei aurre egiteko baliabideak eta estrategiak eskaintzen da zerbitzu horren helburua. “Hezkuntza eta terapiaren artean koka dezakegu aholkularitza zerbitzua. Zerbitzu pertsonalizatua da, bakoitzaren gatazka edo zailtasunari egokitua. Profesionala eta konfidentziala”, gaineratu du.
Hilero, ostegun arrats eta ostiral goiz batez eskaintzen da zerbitzua Beheko Plaza Gizarteko Zentroko bigarren solairuan, baina, horretaz gain, telefono eta e-posta bidezko kontsultak ere egin daitezke. Harremanetarako, bulego ordutegian, bertara jo daiteke, edo bestela 609 606 777 telefonora deitu edota sexologiazerbitzua@zumaiakoudala.net helbidera idatzi daiteke.
Urtez urte lanean
Sexologia zerbitzua 2013 urtearen hasieratik eskaintzen da Zumaian. Zerbitzu hori, ordea, proiektu zabalago baten baitan kokatzen da. Herriko ikastetxeetan 2011tik eskaintzen da hezkidetza programa eta, horrez gain, zerbitzu integrala eskaintzeko jarri zen abian bulegoa.
Ikastetxeetan eskaintzen den hezkidetza programaren helburuak honakoak dira:
- Ikastetxeetan irakasle eta hezitzaileei hezkidetzan beharrezko prestakuntza eskaintzea euren eguneroko jardunean txertatu dezaten.
- Ikastetxeetako ikasleei emakumeen eta gizonen arteko egiturazko ezberdintasun egoerei buruzko formazio eskaintzea, desberdintasun egoerak antzemateko adierazleak eta gainditzeko tresnak eskaintzea.
- Gurasoei eskaintzea haur, nerabe eta gazteekin lantzen diren programaren inguruko informazioa eta aholkularitza.
- Eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzen duten hezitzaileei hezkidetzaren inguruko formazioa eskaintzea, euren eguneroko jardunean txertatu dezaten.
Egutegia
Urria
16an, 11:30etik 13:00etara.
17an, 17:30etik 19:30era.
Azaroa
20an, goizean 11:30etik 13:00etara.
21ean, arratsaldez 17:30etik 19:30era.
Abendua
18an, goizean 11:30etik 13:00etara.
29an, arratsaldez 17:30etik 19:30era.
Urtarrila
22an, goizean 11:30etik 13:00etara.
23an, arratsaldez 17:30etik 19:30era.