Oinezkoen trafiko istripuez hitzaldia antolatu da gizarte zentroan

Baleike 2014ko urr. 16a, 14:56

Autonomoki oinez ibiltzeko gai diren 64 urtetik gorako pertsonei zuzendua dago urriaren 22an Beheko Plaza Gizarte Zentroan egingo den hitzaldia, 19:00etatik aurrera.

Ibilgailuen arriskuen aurrean oinezkoek beren burua babesteko ohiturak bultzatu nahi dira, arauak errespetatzen dituen jokabide seguru baten onurak gogora ekarriz (semaforoa berde dagoenean zeharkatzea, ibilgailuak oinezkoen pasabidean gelditu direla egiaztatuta...).

Interesdunei iritzia eskatuko zaie administrazioek har ditzaketen neurriei buruz. Hala, bide-segurtasunean inplikatzea lortu nahi da.

Saioa bertan behera utzi ahal izango da bertaratuetakoen gutxieneko kopuru ez bada bermatzen (30 lagun). Parte-hartzaileek opari bana jasoko dute.

Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Gizarte Zerbitzuak. Aizkorri,4. Telefonoa.: 943 86 22 00

Gizarte Zentroa. Beheko Plaza. Eusebio Gurrutxaga plaza. Telefonoa: 943 86 27 41