Argazkiak: Olagarroa bazter guztietan

Baleike 2014ko ira. 21a, 16:50

Olagarroaren aitzakian antolatutako jaiak jendetza bildu du aurten Zumaiako kaleetan. Txosnetan milaka olagarro brotxeta saldu ziren, eta olagarro zopa ere agortu egin zen eguerdirako. Lehiaketa gastronomikoko epaimahaiaren arabera, Pulpo elkarteak aurkeztu zuen errezeta berritzaile onena –olagarroa patata eta baratxuri zoparekin–; bigarren saria Olarru-subek –olagarro hasperenak– lortu zuen eta Arraun elkarteak –olagarroa barazkiekin– hirugarrena. Herri bazkarian bildutako ia 600 lagunek olagarroa patatekin eta olagarro paella zuten menuan. Eta arratsaldean, olagarro brotxeta gehiago. Olagarroz mozorrotutako bat edo beste ere bazebilen kalean gora, kalean behera.