II. Berdintasun Planari ekarpenak egiteko azken aukera

Baleike 2014ko ira. 17a, 15:25

Azken hilabeteotan II. Berdintasun Plana osatzeko hainbat saio egin dira. Zirriborroa osatu da, baina azken ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarren irailaren 30a bitartean.

Azken hilabeteotan egindako saioek eman dute bere fruitua. Osatu da II. Berdintasun Planaren zirriborroa. Zirriborroa osatuta, jendaurrean dago irakurgai, eta herritarrek irailaren 30a arte izango dute ekarpenak egiteko aukera.

Herritar orok du ekarpena egiteko aukera. Ekarpenen bat egin, zalantzaren bat argitu edo iritzia eman mahi duten herritarrek Berdintasun sailean bertan egin dezakete (Alondegian dago saileko teknikariaren bulegoa), edota berdintasuna@zumaiakoudala.net helbidera idatzi dezakete.