Bi arrantza lehiaketa egingo dira aste honetan, Anadek antolatuta

Baleike 2014ko abu. 6a, 11:26

Ostegunean Kabra eta Dontzeilen lehiaketa egingo da, eta larunbatean Arrain Txiki lehiaketa.

Kabra eta Dontzeilen lehiaketa itsasoan egiten da, antolatzaileek aukeratutako eremuan, eta edozein ontzi motak har dezake parte. Lehiaketa 7:30ean hasiko da, eguerdira arte. Lehiaketarako onartuko diren arrainen gutxieneko neurria 20 zentimetrokoa da.

Larunbatean jokatuko da bigarren txapelketa: Arrain Txiki Lehiaketaren 40. aldia, IƱaki Sorazu oroimenezkoa. Lehiaketa honetan lehorretik egiten da arrantzan, parolbidean, eta gaztetxoei dago zuzenduta. Bi maila bereizten dira: 7 urtetik 11 urtera, eta 12 urtetik 14 urtera. Lehiaketa 10:00etan hasiko da, 13:00ak arte.