Atxega-Etxebeste familiaren esker oharra

Baleike 2014ko abu. 4a, 10:27

Joan den ostegunean istripuan zendu zen Daniel Atxegaren senideek jasotako babesa eskertu nahi dute ohar honen bitartez:"Badira egun batzuk aita zendu zela istripu bat izan eta gero. Atxega Etxebeste familiak eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bitartez momentu zail haietan gurekin egon zirenei; Itzurun hondartzako Gurutze Gorriko sokorristak, Zarauztik etorritako itsas sorosleak, Ertzaintza, Zumaiako Kirol Portuko bulegoko neska, Larrieldietarako psikologo taldea, Zumaiako udaltzainak... eta gurekin babesa ematen egon ziren guztiei. Baina bihotz bihotzez aipatu nahi ditugu Mikel Perez, Joxe Mari Urbieta (Xoxua), Gorka Zabaleta eta Joseba Franko (Palo). Bene-benetan eskertu nahi dugu ere egun hauetan jaso ditugun maitasun laginak. Eskerrik asko bihotz-bihotzez!!!".