Etxebizitzetan lapurreta egiteko metodo berria

Baleike 2014ko uzt. 18a, 12:29

Durangaldeko hedabide Anboto.org webgunean irakurri dugu albistea: lapurrak metodo berri bat ari dira erabiltzen etxebizitzetan sartzeko. Ikusteko oso zaila den plastikozko tira transparente bat ipintzen dute lapurrek bizilekuetako atean. Inork atea zabaltzen badu plastiko zati hori erori egiten da. Horrela, lapurrek badakite barrura inor sartu den edo ez. Egun batzuk pasata plastikoak atean itsatsita jarraitzen badu, badakite etxean ez dagoela inor. Zumaian ez dugu kasurik ezagutu baina, badaezpada, kontuan har dezazuen.