Saharako haurrak Zumaiara asteburu pasa

Baleike 2014ko uzt. 16a, 08:57

Oporrak pakean programaren barruan ehundaka ume saharar etorri dira Euskal Herrira uda pasatzea, Tindoufeko kanpalekuetan bero izugarria egiten duelako garai honetan. Ume guztiak jasotzeko nahiko familia ez daudenez, zenbait udalekutan banatu dituzte. Darahliko kideak Urduñako udalekuetan ari dira lanean, eta asteburuan Zumaiara ekarriko dituzte 42 ume, pare bat egun gure artean pasatzera.

Herriko 30 familien etxeetan pasako dute asteburua, eta larunbat eguerdiak harrera egingo zaie udaletxean. Darahli elkarteak eskerrak eman nahi dizkie lagunduko duten familia guztiei. Hemen daukazue astebururako prestatu duten plangintza.

Uztailak 19, larunbata

12:00 - Agurra ofíziala Udalan: Alkatearen agurra, dantzariak, oroigarriak,... Familia bakoitzak bere ume sahararra ezagutuko du.

13:00 - Jolasak Gernikako parkean.

14:00 - Bazkaria Kirol Portuko elkarte batean.

16:00 - Arratsaldea Santio hondartzan, jolasak,... 20:00 – Bandako kontziertoa Beheko plazan. Ondoren afaria bakoitzak bere familian.

Uztailak 20, igandea

11:00 – Herria ezagutu: Algorrira buelta, alde zaharra, ..

12:30 – Itzurun hondartzan jolasak.

Familia bakoitzak umeen bokata eramango du eta bertan bazkalduko dugu.

18:00 – Agurra. Bus Urduñara.