Zumaiako EAJk Osakidetza zoriondu du "pediatren arazoari konponbidea emateagatik"

Baleike 2014ko uzt. 7a, 08:55

EAJ-PNVren taldeak bere poza adierazi du "Osakidetzak ahalbideratu duelako Zumaiako anbulatorioan berriro pediatra euskalduna izatea eta esker ona luzatu dio Eusko Jaurlaritzako Osasun sailari egindako eskaerak hain denbora laburrean zumaiarrok nahi genuen erantzuna izan duelako”. Hemen irakur dezakezue oharra:

EAJren bozeramaile, Montse Aranak adierazi du arazoa sortu orduko jarri zirela harremanetan Gasteizko Legebiltzarreko alderdi jeltzaleko parlamentariekin “uste genuelako herritarren ordezkari bezala eta Gobernuaren kudeaketaren kontrola dagokien neurrian, beraien bidez zela modurik egokiena gauzak bideratzeko eta zumaiarron eskakizunari erantzuna ahalik eta azkarren emateko”.

“Horrela", jarraitu du, "izandako elkarrizketen ondoren, ekainaren 25ean jakin genuen Zumaiak euskara eta gaztelera menperatzen zituzten sendagileak izango genituela eta berauek hila amaitu aurretik hasiko zirela lanean, horrela gertatu den bezala”.

Aranak azpimarratu du jakitun dela Osakidetzak bete beharreko konpromisoak dituela bai sindikatuekin eta baita ere gaur egun indarrean dauden lan zerrendekin eta hauek osatzen dituzten profesionalen eskubideekin ere eta hauek izan direla emandako egoeraren arrazoiak.

Halaber eskatu dio Osakidetzari eta baita ere beste erakundeei, lan postuak betetzerakoan euskarazko profila kontuan izateko Zumaia bezalako herri euskaldunetan eta gehitu du: “Guztiagatik, gure eskerrona emandako erantzunagatik. Honek adierazten du zergatik euskaldunon artean Osakidetzak duen merezitako ospe ona”.