EAJ: “Adostasuna lortzeko gardentasunarekin jokatu behar da”

Baleike 2014ko eka. 18a, 13:11

Ohar baten bidez EAJren udal taldeak adierazi du 2014-2024 Estrategi Plana egiteko beharraren inguruan adostasuna lortzeko gardentasunarekin jokatu behar dela, beste udal taldeei eta udal teknikariei, “berriro ere alkateak dekretu bidez onartu dituen baldintza agiriari” ekarpenak egiteko aukera emanez.

Montse Arana, bozeramaile jeltzaleak esan du legealdia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean, Bilduko gobernua, 2024an jomuga duen Estrategi Plana egitera doala, Arau Subsidiarioak berraztertzeko zeuden 100.000€ plan honetara bideratuz. “Indarrean dagoen arau berak aurreikusten duen berrazterketa ez dute betetzen eta ordez, Estrategi Planaren baldintza agiria aurkezten dute. Gaur egungo gobernuaren planifikazio eskasaren beste adibide bat”.

Ildo honetan gogoratu du Batzordean plan hau egiteko asmoa azalduz eta udal ordezkaritza duten alderdi guztiekin kontatu nahi zuela adieraziz, alkateak hasierako aurkezpen bat egin zuen arren, gero, maiatzaren 12an, eta dekretu bidez onartu zuela aipatutako plana egiteko baldintza agiria. “Gaia ez zen berriro eztabaidatu eta ez dugu gure ekarpenak egiteko aukerarik izan. Berriro presa eta planifikazio eza eta ondorioz bi zuzenketa argitaratu behar izan dira ekainaren 6 eta 9ko Gipuzkoako Aldizkarian.”

Azkenik “harrigarritzat” jo du legealdiko hiru urte hauetan, lehenengo aldiz Hirigintza batzordeko bi zinegotzi jeltzaleak kontratazio mahaian sartzea “beraiei galdetu gabe” eta honen zergatia galdetzen du: Zergatik sartzen gaituzte norabidea eztabaidatzeko eta adosteko eskubiderik ez dugun itsasontzi baten? Eta amaitzeko dio: “hasieratik ezin badugu eztabaidatu eta adostu ez gara egongo. Konpartsa lanetarako badute Aralar”.