Menu eta pintxo bereziak izango dira asteburuan Slow Zumaia ekimenarekin

Baleike 2014ko eka. 18a, 12:33

Ostiral arratsaldetik igande eguerdira bitartean menu eta pintxo bereziak izango dira herriko zenbait tabernatan Slow Zumaia ekimenari esker. Nazioarte mailan sortutako Slow Food mugimenduak bultzata egingo da bosgarren urtez jarraian ekimen hau herrian. Besteak beste, garaiko eta bertako produktuak erabiltzea bultzatu nahi da. Jarraian duzue aurten parte hartuko duten taberna eta jatetxeak eta prestatutako menuak.