Lapurreta saiakera ugari izan dira gaur gauean

Baleike 2014ko eka. 17a, 12:01

Lapurrak 'lanean' izan ditugu Zumaian pasa den gauan. Udaltzaingoak bildu duen informazioaren arabera, zortzi denda edota lokaletan saiatu dira lapurreta egiten gaur gauean. Hauetatik erdian lortu dute sartzea. Besteetan indarkeriaren bidez saiatu dira ateak zabaltzen baina dirudienez ez dute sartzerik lortu. Horren harira, Udaletik herritarrei eskatzen zaie gauez zerbait arraroa ikusiz gero Ertzainei deitzeko 112 telefono zenbakira.