Berdintasun plana osatzeko bilera irekia, asteazkenean, Alondegian

Baleike 2014ko eka. 16a, 11:05

Datorren asteazkenean, ekainak 18, Zumaiako Bigarren Berdintasun Plana osatzeko bilera irekia egingo da, 18:00etan Alondegian. Orain artean, lehen berdintasun planaren diagnosia egin eta bigarren planaren zirriborroa osatzeko bilerak egin dira. Behin zirriborroa izanda, horri ekarpenak egiteko unea iritsi da.