Errotako langileak manifestazioan atera ziren larunbatean

Baleike 2014ko eka. 16a, 08:42

 

Greba mugagabean dauden Errota okindegietako langile taldea manifestazioan atera ziren larunbat eguerdian. Erribera kaletik atera eta Juan Belmonte kalean dagoen okindegitik -Errotaren nagusiak Zumaian zabalik mantentzen duen bakarra, Alaiko eta Basadikoak itxi ondoren- pasa ondoren, Alai inguruan amaitu zuten martxa. Hainbat herritarrek egin zuten bat langile talde honekin. Errotako langile hauek orain hiruzpalau aste hasi zuten greba mugagabea. Errotako jabeak batazbeste zazpi hilabeteko soldata zor diela salatzen dute.