Errotako langileek manifestazioa egingo dute larunbatean

Baleike 2014ko eka. 13a, 09:15

Larunbat honetan Errota-txikiko langileak manifestazioan aterako dira, eguerdiko 12:00tatik aurrera. Erribera kaletik hasita (magnolio parean), Amaiako plaza aldera egingo dute eta handik Alai auzategira joango dira. Errotako okindegietako langileek greba mugagabea hasi zuten orain aste batzuk enpresako jabeak 7 eta 9 hilabete arteko soldatak ordaindu ez dielako. Greba hasi zuenetik bi okindegi itxi ditu Zumaian: Alai eta Basadi auzategietakoak.