Nagusien Astea ospatuko da gaurtik aurrera

Baleike 2014ko eka. 11a, 12:04

Tipi tapa saioarekin hasi da gaur aurtengo Nagusien Astea. Egun handia igandea izango da. Egun horretan aurten 89 urte bete dituzten 25 herritar omenduko dituzte, baina hauetatik 21ek jasoko dituzte opariak, 17 emakumek eta 4 gizonezkok.

Hemen duzue egitaraua:

Asteazkena, 11

10:00etan: Tipi Tapa ibilaldia, 7 mares aurretik irtenda.

16:00etan: Otezuri Egoitzan txokolatada. Gonbidatuta joango dira Brankako Eguneko Zentroko onuradunak.

Osteguna,12

18:30ean: Aita Mari Aretoan, Antzerkia “Manos Arriba esto es un atraco”

Gonbidapenak: Udal Gizarte zerbitzuan (Aizkorri, 4- Branka) eta turismo bulegoan,

Ostirala,13

18:00etan: Gizarte Egoitzan jokatutako lehiaketetako irabazleei sari banaketa. Ondoren, platerka bat patatak errioxar erara guztientzat.

Igandea,15

11:00etan: meza Parrokian Beheko Plaza abesbatzak abestuta.

12:30ean: 89 urte beteko dituztenentzako omenaldia eta parte-hartzaile guztientzako luntxa. Tokia: Gizarte Zentroan.

Asteartea, 24

San Juan Egoitzan, egoiliar eta Brankako eguneko zentroko onuradunekin.

11:00etan: Meza.

11:45ean hamaiketakoa denentzat