Igandeko giza katean egon al zineten?

Baleike 2014ko eka. 9a, 12:54

 

Gure Esku Taldeak antolatuta, Durango eta Iruñea arteko giza katea egin zen igandean. 150.000 lagunetik gora elkartu ziren erabakitzearen eskubidearen alde. Zumaiarrik ez zen falta izan igandean, Ezkio-Itsasoko tartean. Han izan al zineten? Ziur asko kamerarekin edo sakeleko telefonoaren argazkiak aterako zenituzten. Bidali zuen argazkiak aldizkaria@baleike.com helbidera eta egun horretako argazkia galeria osatuko dugu.