Soldatak kobratu arte grebara jo dute Errotako hamar bat langilek

Baleike 2014ko mai. 28a, 22:27

Enpresak sei eta bederatzi hilabete arteko soldatak zor dizkie; astelehenean ekin ziote greba mugagabeari.

Errota okindegietako hamar bat langilek greba hasi dute, enpresak ez dizkielako soldatak ordaintzen. Sei eta bederatzi hilabete arteko soldatak omen dauzkate oraindik jasotzeko: “Ezin dugu horrela jarraitu, mugara iritsi gara. Ordaintzen hasi arte greban jarraituko dugu”, adierazi dute langileek.

Errota markapean lan egiten duten bost okindegi daude Zumaian, baina bik (Erribera eta Etxezarreta kalekoak) jabe berriak dauzkate eta une honetan hango langileak soldata normaltasunez ari dira kobratzen, atzerapenak kobratzeko dauzkaten arren. Beste hiru okindegietako langileak dira grebara jo dutenak. Greba hasi bezain pronto, haien lanpostua betetzeko langile berriak kontratatu omen ditu enpresak. “Hori legearen kontrakoa da erabat eta dagoeneko Lan Ikuskaritza abisatuta dago”, azaldu du ELA sindikatuko ordezkari Zigoz Gazpiok.

Gaur eguerdia elkarretaratzea egin dute Zubitxian eta TS Fundicioneseko zenbakit langileren eta Gazte Blokearen babesa jaso dute.