Uretan dago Grampian Dynamic itsasontzia

Baleike 2014ko mai. 28a, 09:56

Atzo arratsaldean uretaratu zuten Balenciaga ontziolaren Grampian Dynamic itsasontzia –50 metro luze, 13 metro zabal–. Eskoziako North Star Shipping enpresarentzat ari dira egiten, eta Ipar Itsasoko petrolio plataformetan egingo du lan, han egiten diren lanei laguntza emanez –Aberdeen (Eskozia) izango du laneko portua–. Irailean entregatuko dute erabat amaituta, eta horrelako beste hiru eraikitzeko kontratua du Balenciagak.