II. Berdintasun plana osatzeko herritarrekin bilera egingo da gaur

Baleike 2014ko mai. 26a, 09:39

Zumaiako Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin II. Berdintasun Plana osatzen segitzen du. Aurrez ere egin dira bi bilera, eta gaur, astelehena, 18:00etan hirugarren bilera egingo da. Aurreko bi saioetan, I. Berdintasun planaren inguruko ondorioak atera dira gehienbat, eta hirugarren bilera horretan, hurrengo plana osatzeari ekingo zaio. Bilerak irekiak dira, eta edonork har dezake parte.