Zumaian EHBilduk lortu du boto gehien Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Baleike 2014ko mai. 25a, 22:12

Bozkatzeko eskubidea duten zumaiarren %44,13ak hartu du parte gaur Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan, 2009an baino ia hiru puntu gehiago. EHBildu izan da aukerarik bozkatuena, 1.240 botorekin; EAJ izan da bigarren indarra, 1.066 botorekin. Hirugarren indarra PSE da, baina oso apalduta, 357 botorekin –659 jaso zituen 2009an–. Laugarren aukera bozkatuena Podemos hautagaitza berria izan da, 152 botorekin; ondoren datoz, Ezker Batua (102), PP (96) eta UPyD (45).