“Turisten hazkundearen ondoren, gure helburua ez da etortzea bakarrik itzultzea baizik” azpimarratu du Montse Aranak. Era berean, "une honetan Ocho apellidos vascos filmaren eragina gure alde" dugula dio. Hemen irakur dezakezue EAJren oharra:Zumaiako EAJ-PNVren udal taldeak “gure bi hondartzak agertzen duten zikinkeri eta utzikeria” salatu du “azken egun hauetan herrira hurbildu diren bisitariek egiaztatu duten bezala”
Bozeramale Montse Aranak honakoa adierazi du: “ Ukaezina turismoak Zumaian izan duen hazkundea bere aberastasun eta natura ingurunearen erakargarritasunagatik”. Baita ere azpimarratu du “hondartzek eta ´flysch´ ibilbideari gehitu behar zaio “8 apellidos vascos” filmazioak eta ondorengo proiekzioak izandako arrakastak pasatako Aste Santuan suposatu duen bisitarien hazkundean, pelikulan ikusten ziren San Juan Iturri edota Telmo deunaren ermitak erakarrita. Etengabeko desfilea izan da gure merkatarientzat eta ostalarientzat eta etorkizunera begira gure erronka ez da etortzea bakarrik, itzultzea baizik” nabarmendu du.
Ildo honetan “ gure ondare naturala behar bezala baloratu eta zaintzea dagokigu” agertu du eta gogoratu du Zumaiako hondartzak “zikinak jarraitzen dutela”. Datu moduan aipatu du “Itzurungo hondartzak aurkezten zuen zikin itxura lotsagarria festetako egitarau barruan bertan zaldi lasterketan egin zirenean. Eta oraindik horrela dago”
“Jakin badakigu- jarraitu du Aranak- hondartzak garbitzearen eskumena diputazioarena dela, baina non dago udal gobernua dituen altxor hauek behar bezala zaintzeko eta zergatik ez dio eskatzen dagokion erakundeari gutxieneko egoera batean eduki ditzan? galdetu du.
“Nahiz eta udaldia ekainaren 15a arte ez hasi, maiatzeko eguraldi onak aprobetxatuz jende ugari joaten da bi hondartzetara eta garbitasun aldetik gutxieneko egoera batean egon behako zuten eta hondakinak lagatzeko edukiontziekin. Hondakinen bilketaz hainbeste hitzegiten ari garenean gure hondartzek ez dituzte gutxieneko edukiontzirik” nabarmendu du bozeramale jeltzaleak.
Aitortu du pelikularen arrakastak, Zumaia erakargarri bihurtu duela estatutik datozen turistentzat eta galdetu du zer egiten duen udal gobernuak herrian aberastasuna sortzen duen turismo hau ondo zaintzeko. Era berean “aktiboago” izateko eskatu dio alkateari ahalik azkarren egokitu dezan Karitateko komentuko solairuetako bat 20 gela ahalbideratzeko “uda gainean dugulako eta hau izaten delako bideko turista deitzen dena gehien mugitzen den garaia”.
Azkenik, eskatu du turismoarentzat interesgarriak diren tokien seinaleztapenak “behingoz hobetzea eta Geoparkea bera ere balorean jartzea bertan egin diren inbertsioaren ondoren".