IRUDIA: Atera dute uretatik barrako garabia

Baleike 2014ko mai. 19a, 16:14

[/caption]

Hiru hilabete eta erdi egin ditu Gruas Usabiagaren garabiak uretan, joan den urtarrilaren 31n istripua izan eta handik bi egunera etorri zen denboraleak bota zuenetik, hain zuzen ere. Gaur atera dute garabi handi baten laguntzarekin.

Aurreko denborale batek barran mugitutako harriak kentzen ari zirela hondeamakina bat garabiaren gainera erori eta matxuratuta bertan utzi behar izan zuten. Urtarrilaren 31n gertatu zen, eta garabiko langilea zaurituta eraman zuten, gainera. Otsailaren 2rako itsaso handia zegoen emanda eta saiatu ziren garabia barra puntatik kentzen, baina ezin. Iragarpenak bete egin ziren, itsasoak bere indar guztiarekin kolpatu zuen barra, eta otsailen 2ko goizean uretan agertu zen garabia.

Ez da sufritu behar izan duen denborale bakarra; olatuek behin eta berriro kolpatu dute, kalte handiak eraginez. Joan den ostiralean Balenciagak egindako Playa de Ris arazorik gabe itsasoratu zen garabia artean barraren sarreran egon arren. Gaur, hiru hilabete eta gero, atera dute azkenik uretatik.