Txikierdiko biribilgunea irekitzear

Baleike 2014ko mai. 15a, 16:56

Martxotik obretan izan da Txikierdiko biribilgune ingurua. Lan horien bidez, erdigunea eta Narruondo auzoa lotuko dituen bidegorria eta oinezkoentzako pasabidea eraikitzen ari dira. Obrak zirela eta, trafikoan aldaketak izan dira Zumaiatik sartu eta irteteko azken asteotan. Errepidea garbitzeko lanetan ari dira dagoeneko, eta gaur arratsaldetik bihar bitartean irekiko dute biribilgunea, eta ohiko martxara bueltatuko da. Narruondora arteko obrek, ordea, jarraitu egingo dute.