'Emakumea eta osasuna' zikloa antolatu du Udalak

Baleike 2014ko mai. 12a, 10:07

'Emakumea eta osasuna' hitzaldi zikloa antolatu du Udaleko Berdintasun Sailak maiatzerako. Lehen hitzaldia asteartean emango du Rosa Azkue Zumaiako osasun zentroko familia medikuak.

Maiatzak 13

18:30ean, Alondegian, Emakume zumaiarrak: krisia eta osasuna. Hizlaria Rosa Maria Azkue. Gaia: Herriko medikuak, Rosak, azalduko du zein egoeratan bizi diren gaur egungo emakumeak, zein gaixotasun pairatzen dituzten gehien, eta horien guztien zergatiak.

Maiatzak 23 eta 24

Alondegian, La crisis de los cuidados jabekuntza tailerra emango du Amaia Perez Orozcok. Gaztelaniaz izango da. Maiatzaren 23an, 16:00etatik-20:00etara; maiatzaren 24an, 10:00etatik 14:00etara. Gaia: Tailer honetan ekonomia sistemari begirada feminista egingo diote begirada. Orokorrean, lehenengo egunean, aztertuko dituzte ikusezinak diren lanak, eta saiatuko dira bizitza erdigunean jartzen. Bigarrenean, zaintzaren kate globalak aztertuko dituzte. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da Alondegian edo berdintasuna@zumaiakoudala.net helbidean.

Maiatzak 28

19:00etan, Alondegian, Emakumearen Osasunaren aldeko Nazioarteko ekintza Eguna. Ni, zu, bera...emakumeak eta ezintasuna. Gaztelaniaz. Gaia: Ezintasunen bat duten emakumeen egoeraz gogoeta egingo du Mari Paz Giambastiani hizlariak. Horretarako, hainbat esparru, errealitate eta inguruabar aztertuko ditu. Horrez gain, adieraziko du zer nolako eragina duen ezintasunak familian, zaintzen gaituzten pertsonengan, lagunengan eta gizartean.