Aberri Eguna ospatzeko deia egin du Zumaiako EAJk

Baleike 2014ko api. 16a, 09:31

EAJ-PNVk Bilboko Plaza Barrian ospatuko du Aberri Eguna, apirilaren 20an, 11:30ean. Zumaiako jeltzaleek dei egin diete zumaiarrei parte-hartzera, ohar honen bidez:

Lehen Aberri Eguna 1932an izan zen. Harrezgeroztik, urtero-urtero ospatu izan dugu abertzaleok gure Aberriaren, gure Herriaren, eguna. Batzuetan ozen eta jendetsu, beste askotan berriz klandestinitatearen isilpean, baina beti ere gure Aberria Atturritik Ebroraino hedatzen dela aldarrikatuz eta Euskadik bere etorkizuna erabakitzeko eskubide osoa duela erreibindikatuz.

Europako gainontzeko nazioen mailan euskaldunok ere eraketa politiko propioa edukitzeko eskubide eta gaitasun berbera dugula baieztatuz ospatu nahi dugu aurtengo Aberri Eguna.

Zumaiako EAJ-PNVtik abertzale zareten zumaiar guztioi 2014ko Aberri Eguna ospatzeko deialdi berezia egiten dizuegu, bertan edo zaudeten lekuan. Gure Herriaren Erabakitzeko Eskubidearen ariketa gauzatu dadin denon inplikazioa beharrezkoa izango da, eta Aberri Egunarena abagune aproposa da hori horrela adierazteko.

Bereziki, etxeetako leiho eta balkoietan ikurrinak ezartzeko ohitura gogorazten dizuegu, eta Bilboko Plaza Berrian eguerdiko 11t’erditan izango den Aberri Eguneko ekitaldi politikora gonbita luzatzen.

GORA EUSKADI ASKATUTA!