Ehun urte berte ditu Mikeli Lartigue Aldalurrek

Baleike 2014ko api. 11a, 09:41

[/caption]

Joan den apirilaren 6an ehun urte bete zituen Mikeli Lartigue Aldalur zumaiarrak. Zumaian jaio eta bizi izan zen Gerra Zibila hasi zen arte. Aita zinegotzi abertzalea zen, eta familia osoak ihes egin behar izan zuen, aurrena Kataluniara eta ondoren Frantziara. Donostian egin zituen gero zenbait urte. Ezkondu zenean Casalarreinara (Errioxa) joan zen bizitzera, eta han egin zuen bizitza senarra hil zitzaion arte; Donostiara itzultzea erabaki zuen orduan. Gaur egun Zumaiako Otezuri egoitzan bizi da; oso Errealzalea omen da, eta egunero  irakurtzen du egunkaria.