Ardantzabide eta Odietako hamabi etxebizitza babestuak zozkatu dira gaur eguerdian

Baleike 2014ko api. 9a, 14:11

Odietako sei etxebizitza tasatu eta Ardantzabiden Sukia eraikitzen hasi den etxebizitza-blokeko babes ofizialeko sei etxebizitzak zozkatu dira gaur eguerdian Alondegian. Ardantzabideko etxeetarako zozketan 157 lagunek hartu dute parte, horietako 143 zumaiarrak, lehentasuna hauek izan dutelarik. Odietako etxebizitzen kasuan, 14 izan dira izena eman eta zozketarako baldintzak bete dituztenak –hamar zumaiarrak–. Zozketa Udaleko, Zumaia Lantzeneko eta Sukia enpresako teknikari eta ordezkariek egin dute.