Astelehenean zabalduko da udaleku irekietan izena emateko epea

Baleike 2014ko api. 4a, 14:32

Zumaiako udaleku irekietan izen emateko epea apirilaren 7tik 16ra izango da. Zumaiarrak direnak ikastetxeen bitartez egin dezakete, kanpokoek berriz, ludotekan edo udaletxean jaso dezakete informazio gehiago. www.zumaia.net-en ere eskuragarri izango dituzte izen emate orriak. Hemen zehaztasun gehiago:Norentzat

3-12 urte bitarteko haurrentzat, hau da, 2010ean jaio zirenetatik hasi eta Lehen Hezkuntzako 6. maila egin dutenak barne.

Lekua

Herri Eskola (Sagarbide)

Egutegia

Lehen hamabostaldia, ekainaren 30etik uztailaren 11ra; bigarren hamabostaldia, uztailaren 14tik 24ra (25, ostirala, jai da).

Ordutegia

9:30etik 13:00etara.

Matrikula

Hilabetea: 84,60 €

Hamabostaldia: 48 €

Familia ugarien kasuan: 65 € / 41 €

Ordaintzeko

Kutxa: 2095 5174 91 1061601620

Izen-ematea

Ikastetxeetan apirilaren 7tik 16ra