Zesta puntako gaztetxoek maila bikaina eman dute Gipuzkoako Errendimenduko finaletan

Baleike 2014ko api. 3a, 11:26

Joan den asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako Errendimenduko finalak, eta Zumaiako zesta punta eskolako gaztetxoek emaitza oso onak lortu zituzten. Alebin eta infantiletan finalera iritsi ziren, alebinetako bi bikoteak zumaiarrak zirelarik.

Unax Yeregi eta Luken Aizpuruak irabazi dute txapela Alebin mailan, Mikel Manzisidor eta Aitor Agirreri 25-11 irabazita. Infantil mailan, Eduardo Agirre eta Aitor Segurolak 30-10 irabazi zuten Danok Bat (Mutriku) taldeko bikotearen aurka.

Jubeniletan, txapeldunorde gelditu dira Cosme Agirre eta Ekaitz Osa. Udaberri Txapelketan berriz, txapela irabazi dute Aitor Larrañagak eta Gorka Segurolak.