Adi zenbait lapurreta direla eta

Baleike 2014ko api. 3a, 10:12

Zumaiako Udaltzaingoak herritarrei tentuz ibiltzeko eskatzen die azken asteotan kalean gertatu diren lapurretak direla eta.

Azken asteotan, kalean, batik bat, pertsona helduengana inguratzen diren hainbat lagun dabiltza. Behin inguratuta, hizketan hasten dira biktima despistatu eta lapurreta egiteko. Normalean, familia kontuez hitz egiten edota elkarteren batekoak direla esanez ibili izan dira orain artean.

Beraz, helduei jakinarazi nahi zaie, ezezagunen bat familiako kontuez edota elkarteren bateko kontuak aipatzen hasten bazaie kontuz ibiltzeko. Gazteagoei ere lapur edo biktima izan daitezkeen norbait ikusten badute, Udaltzaingora abisua emateko (943 14 32 32) eskatzen zaie.