Jendaurrean aztertutako bi edukiontzietako hondakinen %64,82 birziklagarria da

Baleike 2014ko mar. 28a, 09:42

[/caption]

Errefusa biltzeko bi edukiontzitako hondakinak aztertu zituzten atzo Amaiako plazan, zabortegira zer bidaltzen dugun jendaurrean erakusteko. Lagin txikia den arren, emaitza argigarria da: aurkitutako hondakinen ia %65 birziklagarria da, gaikako edukiontzietan egon beharko litzateke.

Zoriz aukeratutako bi edukiontzien, artean 199 kilo hondakin zeuden; bada, 129 kilo birziklagarriak ziren: papera, plastikoa eta hondakin organikoak. Aztertutako lehen edukiontziak 82 kilo hondakin zituen, haietako 38 hondakin organikoak, 13 plastikoak, zortzi papera, hiru  kristala eta 20 errefusa. Bigarren edukiontziko kopuruak hauek izan ziren: guztira 117 kilo zeuden, 50 errefusa, 42 hondakin organikoa, hamar papera eta kartoia, zortzi plastikoak eta zazpi kristalak.

Ondorio garbi bat atera daiteke Udal Elkarteak antolatutako ekintza honetatik: oraindik ere bide luzea daukagula egiteko hondakin guztiak gaika behar bezala sailkatzeko; zabortegira bidaltzen dugun gehiena birziklagarria da.