"Ezjakitasun handia dago txakurren inguruan"

Baleike 2014ko mar. 24a, 10:12

Txakur hezitzailea da Josu Astigarraga (Eibar, 1987). Arroa Errekan dauka txakurrekin lan egiteko lekua. "Denetarik ikusten dugu. Txakurra txikitatik ondo hezi nahi dutenak, arazoekin datozenak...". Udalak indarrean jarri nahi duen ordenantza berriak txakur jabeen artean sortu duen kezkaren berri ere badu. "Normala da kezka sortzea; baina egia da, baita ere, kultura falta handia dagoela, bai txakurjabeen partetik, bai gizartearen partetik". Heziketa da arazo gehienen irtenbidea, bere iritziz.

Europako beste herrialde batzukin alderatuta, txakurren inguruko kultura falta handia dago Euskal Herrian:

Ordenantza berriari dagokionez, txakurraren ikuspuntitik begiratuta, Astigarragak ez du uste ona denik beti lotuta joan behar izatea:

Txakurrengan baino, jabeengan dago arazoa, ez direlako txakurrak kontrolatzeko gai:

Heziketa da konponbidea. Zenbait herrialdetan ikastaroak gainditu behar izaten dira zenbait eskubide eskuratzeko. Hemen ere halako sistema bat ezar daiteke: txakurra askatu ahal izateko ikastaroak egin eta ziurtagiria lortu.