Suhiltzaileak izan dira Basadi auzoan soto batetik ateratzen ziren keak amatatzen

Baleike 2014ko mar. 23a, 15:26

Ezustekoa izan dute eguerdian Basadi auzoan. Luaki denda zaharraren azpian dagoen sototik ateratzen den keak ohartuta, bizilagun batek suhiltzaileei deitu die. Zarauzko parkeko hiru kamioi eta furgoneta bat hurreratu dira balizko suak amatatzera. Ertzainak eta udaltzainak ere bertaratu dira. “Eraikinaren bi alboetatik ateratzen den kea”, zioen bizilagun batek. “Ke handia zegoen hurreratu naizenean. Atari horretan bizi naiz eta hasiera batean arduratu naiz”, zioen beste batek. Eskaladarako entseguak egiteko erabiltzen den sototik ateratzen zen kea. “Agian zigarro-punta batek sortu du ke hori guztia, baina dirudienez sugarrik ez zegoen”, aipatu digu soto horren erabiltzaile batek. Zorionez, ezusteko handi bat besterik ez da izan azkenean.