Pintura eta lorezaintza lanak egiteko bi langile kontratatuko ditu Udal Elkarteak

Baleike 2014ko mar. 21a, 10:58

Urola Kostako Udal Elkarteak bi lagun kontratatuko ditu mantentze lanak egiteko (pintura eta lorezaintza). Kontratuak bost hilabetekoak izango dira, eta Aldundiaren diru-laguntzarekin egingo dira. Eskabideak martxoaren 31ra arte aurkez daitezke. Bestalde, Udal Elkarteak lan poltsa zerbitzua jarri du martxan eskualdeko merkatari eta ostalariek uda sasoirako langileak bilatu eta hautatzeko.

informazio zehatzagoa: urolakosta.org