Energia aurrezteko kanpaina jarriko du martxan Merkatari Elkarteak bazkideentzat

Baleike 2014ko mar. 20a, 17:09

Merkatari eta Ostalari Elkarteak energiaren fakturetan aurrezteko helburua duen informazio eta aholkularitza kanpaina bat martxan jarriko du elkartekideentzat. Taldeko hitzaldiak egingo dira baina elkarteko bazkideren batek behar izanez gero banakako aholkularitza ere emango da.

Lehenengo hitzaldia, Ekin elektrizitatearen eskutik: Eraginkortasun energetikoa; zure establezimenduaren energia-kontsumoa gutxitzeko eta fakturetan aurrezteko urrats egokiak ematen ikasi. Aztertuko diren gaiak:

- Argindarraren faktura atalka.

- Establezimendu/negozioaren energia-kontsumoa nola banatzen den aztertu.

- Energia-kontsumoa nola gutxitu daiteken aztertu. Kontsumoa %80 gutxitu.

- Argindarraren fakturan gutxiago nola ordaindu daiteken aztertu. Faktura %20 baino gehiago gutxitu.

Bigarren hitzaldia, Gazte elektrizitatearen eskutik:

- Kontratu-mota desberdinak.

- Eguneko eta gaueko tarifak; zer da egokiagoa niretzat?

- Adimendun kontagailu berriak eta araudi berria.

- Eraikinen eraginkortasun energetikoa zer da?

Hitzaldietan parte hartzeko izena eman behar da zumaiaelkartea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidaliz. Data eta tokia, izena ematen duten pertsonen arabera finkatuko dira.

Infotechnaliarekin elkarlanean

Aurrezpen energetikoaren inguruan kanpaina ari da garatzen Zumaia Elkartea Infotechnalia aholkularitza enpresarekin. Zumaia Elkarteko bazkideei doako azterketak egingo zaizkie, kontsumoaren profilaren arabera, elektrizitate fakturetan ahalik eta aurrezpen handiena lortzeko. Interesaturiko bazkideek gauza bera egin dezakete gas zerbitzuarekin.

Bazkideen ikerketa guztiak doakoak eta inpartzialak dira. Hau da, ez dute inongo gasturik eta pertsonalizatuak dira. Kasu bakoitza konkretuki aztertzen da, ez da ikerketa orokor bat egiten.

Horniduraren baldintza eguneratuak, kontsumoa, kontratatutako potentziaren zehaztapenak egokiak diren eta bestelako informazio orokorra adierazten dute ikerketek. Bestalde, beste hainbat eskaintza ere aztertzen dituzte, eta eskaintzen dituzten baldintza ekonomikoak aproposak diren ala hobetu daitezkeen egiaztatu. Ikerketa honekin, bakoitzaren profila kontuan izanda, argindarraren kontsumoaren prezio onena jakingo litzateke.

Ikerketa hau egiteko, argindarraren azken 12 hilabeteetako fakturak beharrezkoak dira, bestela, azken 12 hilabeteetakoak lortu ezin badira ahalik eta faktura gehien. Hori beharrezkoa da ikerketa ahalik eta zehatzena izan dadin.

Modu honetan, bazkideek beraien argindar, gas eta telefonoaren gastuen egoera zein den jakingo dute. Kontuan izan behar da Infotechnalia erabat inpartziala dela eta merkatuak eskaintzen dituen aukera guztiak hartzen dituela kontuan, horrela aztertutako enpresarentzat beti aukerarik onena bilatuz.

Infotechnalia elkartekide guztiekin harremanetan jarriko da ikerketak egiteko.