Enpresa ideien lehiaketa antolatu du Udal Elkarteak

Baleike 2014ko mar. 18a, 09:48

Enpresa ideien lehiaketaren VII. aldia antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Enpresei, ekintzaileei eta eskualdeko ikasleei zuzendutako lehiaketa da.

Hiru atal ditu lehiaketak:

-A atala: eskualdeko ikastetxeetako enpresa-ideiak

-B atala: sortu berriak diren edo sortzear dauden enpresa-egitasmoak

-C atala: eskualdeko enpresen egitasmo berriak (barneko ekintzailetasuna)

Aurkezteko epea amaituko da maiatzaren 5ean. Proposamenak aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitzan.

Informazio zehatzagoa: urolakosta.org