Oroigarria Joxean Elortzaren senideentzat

Baleike 2014ko mar. 17a, 11:07

 

Joxean Elortzaren lagun, lankide, ikasle-ohi eta senideak bildu ziren atzo, igandea, Maria eta Jose Ikastetxeko areto nagusian, Joxeani azken agurra emateko. Ikasle ohiek I+irudian ikus dezakezue oroigarria eman zioten Elortzaren familiari, esker ona adierazteko. Horrela dio bertsoak:

Txiki ginela gure bidean

bizitzak zintuen jarri

Hainbesterentzat zu izan zinen

heziketaren oinarri

Mila alditan elkarren pozez egon gara

ta gaur larri...

Eskerrik asko maixu maitea

oroituko gara sarri

begiak itxiz zu sumatzea

izan bekigu pozgarri

Zure ikasle ohiak