Zerk kezkatzen ditu Zumaiako gazteak?

Baleike 2014ko mar. 13a, 10:49

Herriko gazteen kezkak bildu dituzte Esan dinamikaren baitan. Zerk kezkatzen ditu Zumaiako gazteak? Zer jarrera dute kezka horien aurrean? Zer iritzi dute Zumaiako gazte mugimenduaren aurrean? Bost hilabetez hainbat elkarrizketa egin dituzte eta orain emaitza aurkezteko unea iritsi da. Ondorioak fanzine itxurako aldizkari batean bildu dituzte –hemen ikus dezakezue–, eta, horrez gain, gazte topaketak antolatu dituzte martxoaren 22rako, Gaztetxian.