BIDEOA: TSko langileen protesta Donostian

Baleike 2014ko mar. 13a, 10:12

TS Fundicioneseko langileak ez daude amore emateko prest. Martxoko Baleike aldizkarian azaldu duten bezala, borrokan jarraituko dute dagozkien eskubideen defentsan eta benetako errudunak nortzuk diren garbi gelditu arte. Atzo Donostiako Epaitegiaren aurrean egin zuten protesta ekintza, eta datorren astean Gasteizeraino joango dira oinez, etapaka. Donostiako protestaldiaren berri jaso du Orioko karkara.com orainkariak, bideo honetan. Argazkiak ere ikus ditzakezue:

TS Fundicioneseko langileak Donostian (Karkara.com)