Ekonomia feministari buruzko tailerra egingo da gaur; larunbatean, emakume katea abortzatzeko eskubidearen alde

Baleike 2014ko mar. 13a, 09:53

[/caption]

Martxoaren 8aren harira antolatutako hilabete morearen barruan hainbat ekimen ari dira burutzen. Oxforden zabalik dago diru-zorroen inguruko erakusketa; gaur arratsaldean ekonomia feministari buruzko tailerra emango du Aurora Iturriozek, 19:00etan, Alondegian; eta larunbatean emakume katea egingo dute abortatzeko eskubidearen alde.

Ekonomia feministari buruzko tailerra:

Garai honetan, zientziak erlijio diskurtsoak ordezkatu ditu, baina, oraindik, kontrolatzeko mekanismoak berberak dira. Horregatik, edozein diziplina zientikoa ezin da kritikatu ezta ukatu ere. Horixe gertatzen da ekonomia zientziarekin, ekonomialariak direnen iritziak entzuten ditugu, eta eurek azaltzen digute zergatik onartu behar dugun gaur egungo ekonomia sistemak, orokorrean, gure bizitzan duen eragina.

Gure gizartea osatzen duen egitura sexistak eginkizun ekonomikoa du, feminismoak deritzona “lanaren sexu banaketa”. Generoaren sozializazioan oinarrituta, emakumeoi egokitu zaizkigu hainbat eginkizun, non ez diren baloratzen ezta ikusarazten ere. Aitzitik, zaintza eta ugaltzeko lan horiek giza ugalketaren benetako euskarriak dira, eta ez, hainbeste, nantza sistemak eta hainbat ekimen ekonomiko, hain gaizki izendatuta “ekonomia erreala”.

Tailer honetan, postulatu zientikoak desmitikatuko ditugu, non helburu duten giza ekintza kritikoa urruntzea, eta emakumeok egiten dugun lana ez ikusaraztea. Ekonomiak zerikusia du gure beharrak asetzeko egiten dugunarekin, eta, beraz, hasi beharko genuke denitzen zein diren gure benetako beharrak, eta geure buruari galdetu beharko genioke ea ekonomia sistemak asetzen dituen gure beharrak.

Emakume katea larunbatean

Martxoaren 15ean Zumaian, emakume katea antolatu da, abortoaren eskubidea defendatzeko, Zumaiako Berdintasun foroak deituta. Magnolioan egingo da, 19:30ean. Helburua da jendea sentsibilizatzea, eta apirilaren 5eko manifestazio nazionalean parte-hartzera bultzatzea.