Ez zuten ihes egin: bota egin zituzten

Baleike 2014ko ots. 14a, 14:09

Ā«Atzo 345 emakume, haur eta edadetu bota zituztenĀ». 'Euzkadi' egunkariaren lehen orriko titulu nagusia, gaurko egunez, 1937an. Faxistek egunak zeramatzaten zibilak beren menpeko udalerrietatik kanporatzen. Mila inguru bidali zituzten guztira, haietatik 252 Zumaiatik. Herri zigortuena izan zen gurea. Egun haietan gertatutakoaren kronika egin du Amagoia Iban kazetariak Berria egunkarian. 2012an omenaldia egin zien Zumaiako Udalak eta orduan prestatu genuen bideoa berreskuratu dugu.